Teknologia albisteak

Aldaketak Internet bidezko sarrera salmentan Gipuzkoan

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Iturria, Harrikadak blogetik
2014-04-02 : 13:41
Dirudienez, Kutxabank-ek erabaki du albo batera uztea Internet bidezko sarreren salmenataren negozioa eta, Gipuzkoan behintzat, aste edo hilabete batzuk barru Kutxasarrerak-ek ez du zerbitzurik emango. Orain arte erakunde horrekin kontratua zutenek, hornitzailearekin konpondu beharko dira, hala nahi izanez gero. Ez dakit zein den arrazoia, baina nik behintzat ez dut ulertzen.

Mikel Iturriaren Harrikadak blogean azaldua, haren cc-by-sa lizentziari esker hona ekarria.

Gauzak horrela, Diario Vascok egin du mugimendu bat. Vocentok egin duela esango nuke: oker ez banago, entradas.com webgunea taldekoa baita (oharra: ba ez dirudi Vocentorena denik, albiste honen arabera CTS Eventim talde alemaniarrak erosi berri du).

Ikus dezagun Elkano Browning Cream-en kasua:

  1. Elkarrizketa bat eman dio taldeak El Diario Vascori eta bideo bat ere badago. Alde horretatik ez dago berrikuntzarik.
  2. Baina erreparatzen badiozue, badago lotura berri bat albistean: sarrera salmenta. Orain, Le Bukowski-ko emanaldirako sarrerak entradas.diariovasco.com-en eros daitezke (baita hemendik kanpoko beste emanaldi batzuenak ere).

Sarrera salmentaren lotura hori egunkariaren  webgunearen azaleko menuan dago ere.

Urrats estrategiko bat da. Ona, gainera.

Nire zalantza: beste norbait espabilatuko al da?

Originala: cc-by-sa, Mikel Iturria, Harrikadak.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago