Teknologia albisteak

Emakume palestinarren esperientziak, Khitam Saafin-en hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Mudubat
2014-04-02 : 14:33

Hitzaldi Hernanin "Emakume Palestinarren esperientziak". Asteartea, apirilak 8, Biteri Kultur Etxean, Hernanin. Khitam Sa'afin hizlari, UPWC Palestina erakundekoa. Antolatzaileak, Mundubat eta Hernaniko Udala.

Khitam Saafin. 17 urtez, Palestinako Lurralde Okupatuetako irakasle lan egin zuen. Ikasle eta sindikalista zenetik, Palestinako askapenaren alde borrokatu da bete-betean. Horrez gain, BDS kanpainako batzordeko kidea da, nazioarteko hitzaldietan parte hartzen du eta emakume palestinarren eskubideen aldeko zenbait lantaldetako kidea ere bada nazio-mailan zein nazioartean. Gaur egun, Palestinako Emakumeen Lantaldeen Batasuneko presidentea da.

Palestinako Emakumeen Lantaldeen Batasuna (UPWC) emakumeen erakundea da. 1980. urtean sortu zen, eta Palestina okupatuko emakumeekin lan egiten du ikuspegi ezkertiarretik, emakume palestinarren eskari nazional eta sozialen artean lotune organiko sakona dagoela kontuan hartuta. Khitamek dioenez, “emakume palestinarrak euren askatasunaren alde borrokatzen dira, euren herriak egiten duen moduan, eta ez dira geldituko harik eta erabateko askatasuna lortu arte”.

Erantzun

Sartu