Euskarazko doodle bat gaur
2014-03-20 10:12
Gaur udaberriari dagokion Doodle-a jarri du Googlek, eta konturatu gara, Googleren euskarazko bertsiotik abiatuta (Espainiako Googlen, zehazki), euskarazko bilaketa bat egiten duela: Udaberriko ekinokzioa. Lehen aldia ote euskarazko doodle bat duguna?
Eguneraketa: Unaik argitu digu Twitterren ez dela lehen aldia, aspalditik gertatzen dela hau. Hortaz berritasun gutxi gure berrian. Tira, ongi etorria eman diezaiogun udaberriari, eta barkatu endredoak.
Doodle irudiak dira Googlek tarteka 24 orduko epe baterako bere logoa ordezkatzeko erabiltzen dituen irudi eta animazio bereziak.Eguneraketa: Unaik argitu digu Twitterren ez dela lehen aldia, aspalditik gertatzen dela hau. Hortaz berritasun gutxi gure berrian. Tira, ongi etorria eman diezaiogun udaberriari, eta barkatu endredoak.
Hemen dago Googlek gordetako artxiboa. Adibidez, Koreako ilargi-urte berriari zegokiona, urtarrilaren 31n:
Bere garaian izan zen kanpaina bat eskatzeko Googleri euskararen inguruko doodle bat egin zen Euskararen Nazioarteko Egunerako (abenduaren 3a). Eusko Ikaskuntzak aldekotasun asko bildu zituen orduan baina... aurkeztu ote zioten eskaera Googleri?
Doodle posible bezala, hauxe ere marraztu zuen batek:

Kanpaina hura antolatu zenean izan zen juxtu Euskararen Eguna hurbiltzen ari zela, eta halako epe estuan ez zegoen astirik Googlek erantzun zezan, seguruenik, baina urtetik urterako planteamendu batekin beharbada... Egia esan, ez dakigu Eusko Ikaskuntzak zer egin zuen eskaerarekin.
Beste lagun batek, Txema Quintanak, Euskal Herriaren doodle-a proposatu zuen bere garaian.
Erantzunak kargatzen...