Teknologia albisteak

Zelan bilatu Interneten, modu anonimoan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2014-02-14 : 10:00

Interneten egiten ditugun bilaketak oso adierazgarriak izan daitezke guri buruz, erakusten baitute nortzuk garen, non bizi garen eta zer bilatzen dugun. Badago enpresa bat horren berri duena, Google, bera baita, alde handiz, Interneteko bilatzailerik handiena. Mountain View-ko enpresaren beldur, gero eta jende gehiago ari da bilatzaile seguruetara jotzen, aukera ematen dutenak bilaketak modu anonimoan egiteko. Horietako lau, behintzat, aurkitu ditugu.

Bi gertakarik piztu dituzte alarma gorriak sarean. Lehena 2012an gertatu zen, Googlek aldatu zuenean bere pribatutasun politika, uztartzeko erabiltzailearen gaineko informazioa bere zerbitzu guztietan (Google bilatzailea, Google +, Picasa, Android, Chrome, Google Drive, Calendar, Youtube…). Eta bestea iaz, Edward Snowden analista estatubatuarrak plazaratu zuenean AEBetako zerbitzu sekretuek informazio mordoa jasotzen zutela Interneteko enpresarik handienetatik, Google barne.

Harrezkero jende asko alternatiba bila hasi da, batez ere bilatzaileei dagokienez, inork ez du-eta nahi berari buruzko informazioa enpresa eta gobernuen artean zabaltzerik. Forbes aldizkariak lau bilatzaile alternatibo aurkitu ditu, eta, dioenez, laurek bermatzen dute erabiltzailearen anonimotasuna: 

Erantzun

Sartu