Teknologia albisteak

Donostiako olatuak: kronika azkarra

Erabiltzailearen aurpegia
Gorka Julio, Teketen.com
2014-02-02 : 11:43

Donostiako olatuek nahiko triskantza handia sortu dute Donostian, hau goizeko kronika azkar bat. (Gorka Julio Teketen-ek bere webgunean CC-by-sa lizentziaz argitaratua; argazkia ere bai)

Alde zaharra

Urak, harriak eta kaskoteak Aldamar kaletik, San Telmo eta Abuztuaren 31 kaleraino iritsi dira.(...)

(...) Tartean langa zatiak ikusi daitezke Urkijo Jeneral kalean adibidez. Enborrak eta harriak edozein tokitan aurki daitezke, baita zenbait erakusleihoetako kristalak ere. Udaltzaingoek ez dute zonalde zabal batean pasatzen uzten eta egoera kontrolatua dute. Operarioek garbiketa lanetan ari dira eta estolderietako langileak ere hasi dira inguruan lanean. Suhiltzaileen operatibo handi bat ere bertan da.

Gros

Zurriola etorbidean harriak, enborrak eta kaskoteak edonon ikus daitezke. Kalea moztuta dute udal langileek eta ezin da Kursal inguruetara gerturatu. Urak Zurriola zeharkatu eta Kolonetik igaro da, bertan zenbait kaskote ikus daitezke. Katalunia plazaren atariraino iritsi da ura, baita Groseko beste leku batzuetara ere. Egoera kontrolpean dago hemen ere.

Zubiak

Kursaleko zubian aurreko egunekoaz gain beste zati batzuk eraman ditu itsasoak. Alboetan izan du eragin gehien itsasoak. Kursal inguruneetan ere kaskote ugari ikus daitezke.

Santa Katalina zubian aldiz olatuek bi harri bloke handi eraman ditu. Operarioek jada bidea itxi eta langa jarri dute bertan. Trafiko eta oinezkoentzako eskuineko aldea moztuta dago, baina igaro daiteke bestela.

Martutene eta Txomin-enean ere arazoak sortu dira marearen igoeraren ondorioz, badirudi egoera hobera doala. Udalak alerta egoera mantentzen du oraindik eta krisi mahaia lanean egon da gau osoan. Udal langile, operario eta suhiltzaileak lanean jarraitzen dute. Hala ere, behar izango balitz Auzolanera deitzen bada seguru herritar asko agertuko direla laguntzera.

Jatorrizkoa (eta argazki gehiago): Gorka Julio Teketen-ek bere webgunean CC-by-sa lizentziaz.

Erantzun

Sartu