Sustatu logoa Teknologia albisteak

Auzitegi Gorenak dio Euskalerria Irratia lizentziarik gabe uzteko prozesua irregularra izan zela

euskalerriairratia.com
2014-01-09 18:23

Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman digu. Baimenak Net21-ri eta Radio Universidad de Navarrari eman zizkien irrati lizentzia esleipena baliogabetu egin du. Beraz, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaia berretsi du; Nafarroako Gobernuaren eta Opus Deiren Radio Universidad de Navarrak horren aurka aurkezturiko helegiteak atzera bota ditu; Euskalerria Irratia lizentziarik gabe uzteko prozesua irregularra izan zela berretsi du. Net21 eta Radio Universidad de Navarra ez dira lizentzien jabe.

Guztia irakurri (euskalerriairratia.com) »»

Txioak (53)

Jarraitu gaitzazu