Teknologia albisteak
12

Vicent Partal: "Katalunian boza emango dugu"

Erabiltzailearen aurpegia
2014-01-07 : 12:37

Hasi berri den 2014 honetan, sekulako zeregina daukagu Herrialde Katalanetan. Katalunian, zeina oraindik Espainiako erkidego autonomoa den, herritarrok independentziari buruzko botoa emango dugu azaroaren 9an. Baliteke irakurleren bat harritzea hain irmo esan dudalako, baina ez dut uste huts egin dudanik. Generalitateko gobernuak, parlamentu akordio oso zabalari esker, erreferenduma iragarri du egun horretarako. Jakina, erreferendumaren inguruko botoa ematea da asmoa, baina denok dakigu Espainiako Gobernuak eginahalak eta bi egingo dituela hori eragozteko. Hala ere, oztopo bat dauka: Mas presidenteak nahi duenean dei dezake hauteskundeetara. Eta, horregatik, denok dakigu azaroaren 9an botoa emango dugula.

Guztia irakurri (paperekoa.berria.info) »»

Txioak (12)

Erantzun

Sartu