Teknologia albisteak
1

"Urte berri on", euskaraz, munduko adiera errepikatuenen artean Twitterren

Erabiltzailearen aurpegia
Eider Madina, Argia
2014-01-03 : 09:43

2014. urteari ongi etorria emateko Twitterren jartzen diren mezuak biltzen dituen grafiko interaktiboa egin du Krist Wongsuphasawat thailandiarrak. Ordu-eremuka eta hizkuntzetan banatuta osatu du infografia. Horretarako 30 hizkuntza “nagusiak” aukeratu ditu, eta horien artean euskarazko “Urte berri on” adiera sartu du. (Argian azaldua, hona cc-by-sa lizentziari esker ekarria).

Irudian ikus daitekeenez urte zahar gaueko UTC +1ean  (Denbora Unibertsal Koordinatua) izan zuen "Urte berri on" esaldiak erabilera gehien, hots, hemengo 00:00etan. Goizaldeko 3:00etan eta 5:00etan beste goranzko bi joera izan zituen esamoldeak.

Infografian sartuz gero, bideo labur moduan ikus daiteke abenduaren 31ko egun osoan zehar munduko leku ezberdinetan nola ematen zioten ongi etorria twitterlariek urte berriari. Hizkuntza bakoitzeko esaldietan “klik” eginez mintzaira horretan urte berria zoriontzeko txioak irakur daitezke.

Jatorrizkoa: Argia, cc-by-sa lizentziari esker hona ekarria.

Erantzunak

2014-01-03 : 10:36

Uste dut gauerdiaz beste ageri diren bi ttonttor horiek ez zirela goizaldean gertatu, arratsalde-iluntzean baizik, seiak aldera bata eta bederatziak aldera bestea.

Tarratian

Erantzun

Sartu