Gabonetako Loteriaren sari nagusiaren zati bat Arrasatera: 180 milioi euro inguru
2013-12-22 13:59
62246 zenbakian egokitu da aurtengo Gabonetako Loteriaren sari nagusia. Hainbat tokitan saldu dituzte zenbaki horren dezimoak, tartean Arrasaten, San Andres auzoko Araba etorbideko 2. Administrazioan. Jabeak "oso pozik" hitz egin dio Goienari, Fagorren gertatutakoaren ostean auzoa ezkortasunean sartuta zegoela eta honek atzera ere baikortasunaren bidea urratzen lagunduko diola esanez. 62246 zenbakiaren 45 serie ekarri zituzten eta gehienak saldu dituzte; gutxi batzuk baino ez zituzten itzuli. Lau milioi euro banatuko ditu serieko, 400.000 euro dezimoko, ia 180 milioi euro.
Txioak (15)
-
Goiena Arrasate @arrasategoienaGabonetako Loteriaren sari nagusiaren zati bat Arrasatera goiena.net/debagoiena/138…
-
Sergio Azkarate @sazkarate"Gabonetako Loteriaren sari nagusiaren zati bat Arrasatera". goiena.net/debagoiena/138… #GabonetakoLoteria
-
Goiena Albisteak @goienaLaster xanpain zaparrada San Andreseko loteria administrazioan. Auzotarrak ari dira gerturatzen goiena.net/debagoiena/138…
-
Luistxo Fernandez @luistxoGoienaren portada, irudia orain. Albistea osatzekotan... goiena.net/debagoiena/138… pic.twitter.com/biDCQy3Vf0
-
ERRUKANE APERRIBAI @errukaneArrasaten loteria tokatu da. Iufiiiiiiii, goiena.net/debagoiena/138…
-
Goiena Albisteak @goienaFagor Arrasatek ere badu zenbaki saritua; badira urte batzuk hartzen dutela. goiena.net/debagoiena/138…
-
Marijo Deogracias @desplazatuaArrasateko loteriaren saria San Andres auzoan saldu da. Zorionak zortedunei, Haziendari %20 zor dieten arren goiena.net/debagoiena/138… @goiena
-
Sustatu Albisteak @SustatuGabonetako Loteriaren sari nagusiaren zati bat Arrasatera: 180 ... via @arrasategoiena | goiena.net/debagoiena/138… | sustatu.com/1387711282157
Erantzunak kargatzen...