Teknologia albisteak

Youtubetik soinua (musika) erauzteko tresna praktikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2013-12-25 : 13:04
Youtube Mp3 tresna praktiko bat da. Youtuben dagoen bideo batetik mp3 fitxategi bat lortzeko bide erraza. Eta euskaratuta dago.
Irudiko adibidea, Joseba Irazokiren bideo batekin emana. Bideoaren URLa sartzen duzu, eta segundu batzuen buruan deskargatzeko aukera bat ematen dizu tresnak.

Tresna praktiko hau Gorka Azkaratek euskaratu du.

URLa sartzeko formatua hau da: www.youtube.com/watch?v=gjFv5rIuqi4 - Youtubeko bideoak beste era batzuetako URL-ekin ere agertzen dira, baina funtsezkoa v= horren ondoren agertzen den karaktere saltsa da: horixe da lortu behar duzun identifikagarria mp3 bat jaisteko.

Musika mp3 jogailu batean edo aplikazio baten bidez entzuten baduzu, ondo etorriko zaizu, sarean kanta asko Youtuben topatzen baitira beste inon baino zuzenago.

Erabili euskaraz: www.youtube-mp3.org/eu

Erantzun

Sartu