Teknologia albisteak

Pacman, Arkanoid, Pong eta Mario euskaldunduak, bideoklip batean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2013-12-24 : 11:42
Balpores bi DJ dira, Tolosakoak (Okzitania) eta bideo berezi samar bat kaleratu berri dute, Nicolas Renierrek zuzendua. 8-bit-eko irudietan, bideojoko klasikoen "euskal berrirakurketa" bat sartu dute. Eta mezu politikoren batzuk ere bai.
Musikak, berez, ez dirudi lotura berezirik duenik Euskal Herriarekin. OMD eta The Offspring-en arteko mix bat da, eta izenburua jarri diote Life is not a Game. Baina nonbait, Euskal Herriarekin lotura badute disko-jartzaileek (Jon Garmendiaren bidez jakin dugu honetaz guztiaz) eta Katalunia edo Okzitaniari ere eskaini izan dizkiote piezak eta bideoak. Maialen Errotabehere kantari euskaldunarekin ere jo izan dute.


Bideoa Studios Eligans etxeak egin du eta Nicolar Renier da zuzendaria. Making-of batean irudi batzuk sartu dituzte, eta ez da bertan espreski ageri 8-bit irudien sorkuntza, baina uste dugu hori ere Eligans-en lana dela.

Irudietan euskal ukituarekin eraldatuta ageri diren bideojoko klasikoen artean: Super Mario (batez ere), Arkanoid, Pacman eta Pong (aukeratu dugun irudia).

Erantzun

Sartu