Azkue Fundazioak euskarazko blogen lehiaketa antolatu du
2013-12-27 14:15
Blogetan! lehiaketaren helburua blogari euskaldunak piztea da eta haien lanari oihartzuna ematea. Horretarako, egiten duten lana sarituko da blogaririk onenak aukeratuz.
Edonork parte har dezake lehiaketan, nahikoa da euskaraz blog bat idaztea.
Irabazleak publikoaren Internet bidezko bozketaren bidez eta epaimahaiaren iritzien bitartez aukeratuko dira.
“Lehiaketa” atalean dituzue xehetasun guztiak.
Kategoriak
- Kultura. (zinema, literatura, artea, diseinua, moda, sukaldaritza, gastronomia, enologia, musika)
- Gizarte eta politika. (historia, humanitateak, ekonomia, hezkuntza, zuzenbidea)
- Aisialdia. (zaletasunak, kirola, bidaiak...)
- Zientzia eta teknologia. (Natura, osasuna, arkitektura, informatika...)
Edozein erabiltzailek badu aukera gustoko dituen blogak lehiaketan parte hartzeko proposatzeko. Beraz, zuk ere euskarazko blogak sustatzeko aukera duzu!
Urtarrilak 26 arte blogen izena emateko epea zabalik dago. Animatu zaitez!
Erantzunak kargatzen...