Artur Mas Generalitateko presidenteak alderdi subiranistetako ordezkariekin batera egin du dataren eta galdera bikoitzaren iragarpena. Bi galdera izango dira. “Nahi duzu Katalunia estatu bat bilakatzea?” eta, horri baiezkoa emanez gero, bigarrena, “Nahi duzu Katalunia estatu independentea izatea?”.