José Iribasi, gobernu onari buruzko testu bat, Solonena
2013-12-02 12:55
Honengatik guztiarengatik, eta talde bezala jaso ditugun doilorkeria guztiengatik, Hezkuntza Departamentuko Kontseilari zaren aldetik, eskatzen dizugu:
- D ereduari zeure babes argia eta zehatza azaltzea, beste taldeen izen ona ez baita zikindu, zeure Departamentuko funtsezko parte delako.
- Argi azaltzea zure talde parlamentarioak zergatik bozkatu duen Nafarroako Parlamentuak doilortu den taldeari babesa adierazteko onartu duen adierazpen instituzionalaren aurka.
- Zure Departamentutik D ereduan lan egin eta konfiantza jartzen duten langile, familien eta ikastetxeen izen ona berrezartzeko ekimen publikoak bultzatzea.
- Departamentuaren langile diren pertsonen afiliazioak edo ideologiak ikertzea baimentzeagatik, edo gutxienez ez salatzeagatik, azalpenak ematea.
Gobernu onari buruzko testu eder hau Solonena da, ongi jakingo duzun bezala Greziako zazpi jakitunetako batena:
Gobernu onak ordenatuta eta doituta jakinarazten du dena eta loturak ezartzen dizkie maiz bidezkoak ez direnei, ertzak leuntzen ditu, gehiegikeriak geldiarazi, harrokeria itzali, zoritxarreko lore jaioberriak zimeldu, epai okerrak zuzentzen ditu, harrokeriazko ekintzak degradatu, desadostasun zibileko ekintzak ebaki eta zorigaiztoko liskarrak saihestu, haren pean gizonen arteko guztia zuhurra eta zuzena da.
Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendaritzakideen Elkartea • D eredu publikoa. NIZE
Erantzunak kargatzen...