Sustatu logoa Teknologia albisteak

Palestinaren aldeko gala solidarioa Festiclown-ekin Donostian

Festiclown
2013-11-28 09:24
Antzoki Zaharrak arratsaldeko 20:00etan zabalduko ditu ateak. Eszenatokian, besteak beste, Jabier Muguruza, Santi Ugalde, Virginia Imaz, Pablo Muñoz, Kanbahiota Trup eta  Maider Yabar artistak izango dira. Guzti hau Porrotx pailazoaren gidaritzapean izango da. Gala Solidario honetan gure artean izango dugu ere Iván Prado, Festiclownen zuzendaria eta Pallasos en Rebeldiaren bozeramailea.

Festiclown kulturatik eta herritarren parte hartzetik abiatzen den clowna garatzeko proiektua da. Hamabi edizio egin ditu honezkero Galiziako lurretan, bat Palestinan eta beste bat Wirikutan (Mexikon). Milaka eta milaka lagun barre algaraka jarri dituzte hainbat edizioan parte hartu duten ehunka artistekin, besteak beste Leo Bassi, Jango Edwards, Pepe Viyuela, Claire, Faemino y Cansado edota  Carlo Colombaioni.

Sarrerak, 10 eurotan, puntu hauetan eros daitezke: On-line. Kutxaren bidez: www.kutxabank.es. Antzoki Zaharreko leihatilan 11:30 - 13:30h/ 17:00 - 20:00 eta Victoria Eugeniako leihatilan 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00

Informazio gehiago:
www.donostiaentremundos.org
www.pallasosenrebeldia.org
www.festiclown.org

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu