Sustatu logoa Teknologia albisteak

Irakasle bat, rock izarren parean

Sustatu
2013-11-24 10:30

The Observer egunkariak idatzi du Michael Sandel dela “munduko irakaslerik ospetsuenetako bat”. Bere hitzaldiek milaka entzule erakartzen dituzte, eztabaidatzeko gaur egungo bizitza politikoaren gai nagusiak: bioetika, tortura, eskubideak versus erantzukizunak, etab. Bere ikastaroetan hausnartu egiten da hiritarrok egin behar izaten ditugun aukeren gainean.

Harvard Unibertsitateak grabatu egin ditu Sandel irakaslearen hitzaldiak, eta bertan ikus daitezke 12 ataletan. Horrezaz gain, noiz edo behin, Sandel irakasleak gonbidatu egiten ditu eztabaida horietan zuzenean parte hartzera Txina, India, Japonia eta Brasilgo ikasleak, eta hausnarketa globalak antolatzen ditu, bideo konferentzia erabilita. TED hitzaldietan ere, oso ikusiak izaten dira Michael Sandel-en hitzaldiak.

Adituen ustez, Youtubek badu zerikusirik Michael Sandel irakaslearen ospe globalarekin, bertan eskegitako bideoak munduko edozein lekutatik ikus daitezke-eta.

 

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu