Teknologia albisteak
1

Irakasle euskaldunak ETAkoak dira, Goardia Zibilari esker jakin dugunez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2013-11-21 : 09:43
Gaur honetaz jardungo dute Espainiako tertulietan. Goardia Zibila hezkuntza publikoko zentroak eta bertan lan egiten duten irakasle euskaldunak zaintzapean ditu Nafarroan. Irakaslegoaren eta ETAren arteko loturak aurkitu dituzte, eta proselitismorako asmo koordinatuak ere bai. Segurtasun indarrek portadak irekitzeko materiala banatu diete zenbait egunkariari; asteburuan Diario de Navarra izan zen, gaur El Mundo.
Goardia Zibilak "ofizioz" (bere kabuz, alegia) ikertu omen du Nafarroako eskola publikoetako irakaslegoa, eta ezker abertzalearekin lotura arriskutsua daukatela ondorioztatu du.

Lehen errebelazioak Diario de Navarrari pasatu zizkion Goardia Zibilak, eta asteburuan argitaratu ziren.



Hezkuntza sistema publikoa izan omen da ikertutakoa, eta "Batasunaren infiltrazioa" arazoa. Nafarroan agintean dagoen alderdiak, UPNk, berehala egin zion koska albisteari eta atzo Espainiako Kongresura ere eraman zuten kontua.

Gaur, El Mundo-n, Batasuna eta ezker abertzalea modu zehatzagoan ageri da definitua lehen orrian: ETA. Eta hezkuntza sistema publikoa beste berba mamu batekin ere nahastua ageri da: Ikastolak. Interneteko informazioa ilustratzeko Nafarroa Oinez jaia erabili dute, adibidez.



Albistea epigrafe honen barruan jarri dute: terrorismo.

Erantzunak

2013-11-21 : 11:06

Datu eta kopuru zehatzak dakartza ABC egunkariak. Goardia Zibilak D eredua daukaten 155 ikastetxetatik 28 aztertu ditu, eta 1.652eko irakasle ikertu ditu, non 441 lagunek (%26.7) lotura zuzena duten ezker abertzalearekin.

Zehazki

- 12 atxilotuak izan dira Batasunak antolatutako deialdietan gertaturiko istiluetan
- 33 LAB sindikatuarekin daude erlazionatuak
- 5 Ikasle Abertzaleak taldearekin
- 18 Jarra-Haika-Segi multzoarekin
- 10 Askapena taldearekin
- 4 presoekiko elkartasuna adierazten duten taldeekin
- 19 senide zuzenak dira espetxean dauden ETAkide garrantzitsuenak
- 14k bisitatu egiten dituzte presoak
- 241 beste hainbat elkarterekin erlazioa duten pertsonak dira (Batasuna zenarengandik hurbil dauden elkarteak, ez da zehazten zein)

http://www.abc.es/espana/20131121/abci-cada-cuatro-profesores-publicos-201311210848.html

Erantzun

Sartu