Teknologia albisteak

Entzierroa, amerikar erara

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2013-11-17 : 10:00

Estatubatuar askok dute San Ferminen berri, baina denek ez dute behar adina diru Iruñera etortzeko. Horregatik, hango bi abokatu gaztek enpresa bat sortu dute, The Great Bull Run, ikuskizun ibiltari bat, 45 dolarren truk hor nonbait, entzierroa eskaintzeko AEBetako emozio bilatzaileei. Georgian 600 bat lagun elkartu ziren entzierroan, 400 metroko zirkuitu batean. Iruñean bezala, abiatu aurretik, lasterkariek hitz batzuk abestu zituzten, paineluak gora: “Hemen gaude gu, gutxien arteko bikainenak…!”. Eta, ondoren, denak ziztu bizian, amerikar erara, hori bai.

Lasterkarien itxura askotarikoak berehala salatzen du bertakoak estatubatuarrak direla, asko jantzita agertzen baitira zinemako heroien tankera. Horrezaz gain, hainbatek kamera bat zeramaten buruan, lasterkaldia grabatzeko. Entzierroa aldatzen ari da.

Erantzun

Sartu