Teknologia albisteak

On Zientzia bideo-lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Elhuyar / DIPC
2013-11-17 : 11:55
Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren 4. edizioa jarri dute abian, Teknopolis telebista-saioaren barruan. Zientzia eta teknologiaren inguruko bideoak bidali beharko dituzte parte-hartzaileek.

Sariak hauek izango dira:
  •     Bideo amateur onenaren saria: 3.000 €
  •     Bideo profesional onenaren saria: 2.000 €
  •     Euskarazko bideo onenaren saria: 1.000 €

Publiko-mota guztientzako baliagarriak diren zientzia eta teknologiari buruzko bideo labur eta originalen ekoizpena eta difusioa bultzatzea da lehiaketaren helburua. Gaia guztiz askea da: norberaren edo besteren ikerketak, gizartean edo komunitate zientifikoan puri-purian dauden gaiak, norberaren grina zientifikoak edo teknikoak, zientziaren oinarrizko kontzeptuak, zientziaren mugarriak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko edo iraganeko zientzia eta abar. Helburua, publiko guztiek ulertzeko moduko aurkezpen erakargarria egitea.

Bideoen aurkezpena

Bost minutu baino gutxiago irauten duen bideo labur bat aurkeztu behar dute lehiaketako partaideek, gai zientifiko edo teknologiko bati buruzkoa betiere, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez.

Bideoak originala, ez-komertziala, telebistan emititu gabea, beste sariketetan saritu gabea, eta, jakina, dibulgatzailea izan behar du. Horretarako, partaideek (indibiduala nahiz taldea) elementu artistikoak, musika, irudiak edo egoki deritzoten bestelako edozein erabil dezakete.

Bideo-lehiaketan izena emateko epea zabalik dago. Informazio guztia www.onzientzia.tv webgunean duzu.

Anima zaitez, eta izan zaitez zeu ere dibulgatzaile!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago