Teknologia albisteak

“Gerrek suntsitutako Hirien Topaketa” Donostian azaroaren 21ean

Erabiltzailearen aurpegia
Donostiako Estrategia Bulegoa
2013-11-11 : 09:19
Aurten, Donostiak hiriaren erreketaren, suntsipenaren eta hiria berreraikitzeko ondorengo erabakiaren Berrehungarren Urteurrena ospatzen du. Eta hori dela bide hirian programatu diren ekintza ezberdinen testuinguruan, udala, Donostiako Estrategia Bulegoaren bitartez, “Gerrek suntsitutako Hirien Topaketa” antolatzen ari da. Topaketa azaroak 21ean ospatuko da Kursaal Kongresu Jauregian.

Ekitaldi honek azken urteotan zehar antzeko prozesuak jasan dituzten eta, herritarren bultzadari esker, bizikidetzaren eta bakearen ikuspegitik, etorkizun itxaropentsua eraikitzea lortu duten hirien bizipen ezberdinei harrera egin nahi die.

Helburua hauxe da: gatazka belikoak ikuspegi baikorrarekin gainditzeko moduaren gaineko hausnarketa bultzatzea eta partekatzea, gizarte zibilaren eta instituzioen arteko konpromisoak lortzeko eztabaida erraztearren eta, balioetan oinarritutako hezkuntzaren bitartez, bakearen kultura bultzatzearren.

Europako hainbat hirietako instituzio eta erakunde zibilek parte hartuko dute: Dresden, Gernika-Lumo, Granollers, Madril, Milan, Sarajevo eta Wroclaw, besteak beste.

Topaketa doakoa da eta edukiera mugatua denez, izena emateko ordena zorrotz errespetatuko da. Hortaz, mesedez, etorriko zarela baieztatu ezazu, posta elektronikoz: planestrategikoa (a bildua) donostiafutura.net

Erantzun

Sartu