Teknologia albisteak

PLAYnano topaketa: jolastu eta erabaki (azaroaren 8an Donostian)

Erabiltzailearen aurpegia
Zientzia Astea
2013-11-07 : 08:54
Ostiral honetan, azaroaren 8an, Zientzia Astearen baitan antolatu dugun PLAYnano topaketan parte hartzeko izen ematera gonbidatu nahi zaitugu.
Topaketa honetan nanozientzia eta nanoteknologiaren gaineko informazioa jaso, bere erronkei buruz eztabaidatu eta gai honetan abangoardiako zientzia egiten ari diren zientzialariekin hitz egiteko aukera izango duzu.

Ekitaldian parte hartu dezaketen pertsona kopurua mugatua da eta horregatik, lehenbailehen izena ematera animatzen zaitugu! (Izen emateko webgunea, eta Playnanoz informazio gehiago). 

Non: Donostia, Artzain Onaren enparatzan.
Noiz: azaroak 8, ostirala, 18.00etan

Zer da PLAYnano

PLAYnano mahai-joko bat da, eta parte-hartzaileak 6 edo 8 pertsonako taldeetan antolatzen dira. Bertan, nanoteknologiaren aurrerapenak gizarteari sortzen dizkion galderak, eta gizarteak nola hartu behar duen esku haren garapenean eztabaidatuko duzue. Helburuak honako hauek dira: herritarrek informazioa jasotzea, elkarri hitz egitea, hainbat iritz entzutea eta taldean gai zehatz (kasu honetan, nanozientzia eta nanoteknologia) bati buruzko erabaki bat adostea.

Play&decide Europako dinamikak, nanoteknologiaren inguruko informazio sakona eskaini, arloarekin erlazionatuta dauden pertsonen azalean jarri eta parte-hartzaileak arlo zientifiko honen aurrean jarrera bat hartzea bideratzen ditu.

PLAYnano 6-8 laguneko taldeetan, dinamizatzaile bat laguntzaile, nanozientzia eta nanoteknologiaren inguruan hitz egiteko, eztabaidatzeko eta elkarrekin kontsentsura iristeko metodologia darabilen mahai-joko bat da, hain zuzen ere.

Ekimenaren helburua da herritarrek gai jakin baten inguruan informazioa jasotzea, hitz egitea, iritzi desberdinak entzutea eta talde-erabaki batera iristea.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso agur bero bat!

Erantzun

Sartu