Usainik gabeko puzkerrak
Asmatzaile britainiar batek, Paul O’Leary, azpiko arropa berezia asmatu du, Shreddies izenekoa, erabiltzailearen puzkerrek eragindako kaka usaina irten ez dadin norberaren galtzontzilo edo kuleroetatik kanpora, asmakizuna sexu bientzat baita. Azpiko arropak geruza bat dauka karbono aktibatuzkoa, usainak estaltzeko. Karbonoaren poroek zurrupatu egiten dute kiratsa, halako eran non alboko inor ez baita konturatuko hurbileko ekaitzaz, ez bada puzkerraren zaratagatik. Nahikoa da azpiko arropa garbitzea, beronek ahalmena berreskura dezan kiratsa estaltzekoa. Kuleroek 30$ balio dute. Galtzontziloek, aldiz, 45$.

Shreddies arropa egileek “Zorflex” deritzote mirarizko ehunari, eta, diotenez, froga zorrotzak egin behar izan dituzte berau merkaturatu aurretik. Aurkikuntza Ehun Institutuaren Munduko Kongresuan erakutsi zuten lehendabizi, askoren lasaitasunerako. Informazio eta argazki gehiago, Fast Company aldizkarian.
Erantzunak kargatzen...