Teknologia albisteak

Pebble eta erloju aurreratuak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2013-10-18 : 17:57
Pebble erloju aurreratu bat da, smartwatch horietakoa, eta iOS eta Android telefonoekin egiten du lan. Bluetooth bidez konektatzen da telefonoarekin, eta bertan, ordua ikusteaz batera, gauza asko egin daiteke… Neurri handi batean crowd funding bidez finantzatu da enpresa, bertan 85.000 lagunek baino gehiagok jarri baitzuten dirua. Erlojuak 150 dolar balio du (107 euro), eta dagoeneko 250.000 ale baino gehiago saldu dira.

Googlen betaurrekoak bezala, erloju aurreratuak Aldean Eramateko Ordenagailuak kategorian sartzen dira (wearable computer), aditu askoren iritziz, teknologia berrien hurrengo fasea, tableten ondorengoa.

Erloju aurreratuen teknologia hau hasi berria da, eta bere fruiturik umotuenak oraindik ikusteko daude. Hala ere, dagoeneko merkatuan daude Galaxy Gear (Samsung Galaxy Note 4 telefonoekin soilik, 221€),  Sony Smartwatch uraren kontrakoa (Android telefonoekin soilik, 129€) eta Pebble (iOS eta Android telefonoekin, 107€), azken hau urperagarria. Zurrumurruek diotenez, Apple bere erloju aurreratua prestatzen ari da, iWatch delakoa. Baita Google ere, oraingoz, Gem izenekoa.

Erantzun

Sartu