Denok batera!
2013-09-23 13:08
Txoko honetan bertan maiz larrutu dugu ETBren programazioa, motiborik ere falta izan ez delako, aitor dezagun. Horregatik, denbora berreskuratu nahian berriz ere denborari begira egoteko asmoa dugun honetan, gaurko eguna aukeratu nahi izan dut txoko honi izena ez ezik izana ere emateko. Egun handia da gaur gurean. ETB1en aldeko aspaldiko apusturik handiena jarriko omen da abian. Berriz ere izango da zer larruturik, seguru naiz, gutxiagorekin gehiago egitea zail izango delako. Baina orain arte ez bezelako ilusioa igertzen dut lankideen artean. Horra itxaropentsu izateko arrazoia.
Txioak (26)
-
Urko Aristi @uaristiBeharrezkoa zelako, baina batez ere, guztiok nahi dugulako ETB1 suspertu eta indartu. Aurrera! #denokbatera blogseitb.net/eguraldia/2013…jozulin joxe ikertb yamm0318 patxintxi gauerdikoeztula JonLejardiPlaza iraultxo jklakasta idoiaalberdi asarasua josubergara polito_aitor OrdiziAzoka LeireArandia Pellomik respino2278 mikelirizartopa dabidetxeAritz Galarraga @aritzgalarraga@uaristi "Behingoz anai pobrea izan" diozun horretan, "Behingoz anai pobrea izaTEARI UTZI" beharko luke, ezta? MileskerUrko Aristi @uaristi@aritzgalarraga Eskerrik asko zuri akatsaz jabetu arazteagatik. Arrazoi. Murrizketak, esaldian ere ;)Aritz Galarraga @aritzgalarraga@uaristi XD murrizketa garaiak bizi ditugu, baiki!
-
Sustatu Albisteak @Sustatu
Erantzunak kargatzen...