"Mihia Pitz" : telebista saio bat euskararen erabilera Xiberoan bultzatzeko
2013-09-20 13:08
Gaur gauean, gaueko 20:30etan, "Mihia Pitz" telebista saio bat osoki euskaraz grabatuko da Urdiñarben. Azia elkarteak antolatu du eta laguntzaile Aldudarrak Bideo kooperatiba izanen du grabatzeko. Helburua "Xiberoko gazteek euskara etxetik kanpo erabiltzea dela" adierazi du Laurent Béguerie, Azia elkarteko presidente eta langile bakarrak. Euskara ulertzen ez dutenak ere bertaratzen ahalko dira, kasko batzuen bitartez itzulpen sistema bat ezarria izanen baita. Urdiñarbe, Barkoxe, Gamere-Zihiage eta Hokiko (Sohutako auzoa) besta komiteek parte hartuko dute telebista saioko jokoetan. Lau joko eta hainbat erreportaia ikusteko aukera ukanen du publikoak. Saioa TVPI eta Kanalduden ikusten ahalko da.
Txioak (16)
-
kazeta.info @kazetainfo"Mihia Pitz" : telebista saio bat euskararen erabilera Xiberoan bultzatzeko dlvr.it/40SnYn
-
Patxi Saez @PatxiSaez. «Mihia Pitz» telebista saioa jarriko dute abian «Xiberoko gazteek euskara etxetik kanpo erabiltzeko». 1)kazeta.info/euskalherria/m… .
-
Franck Dolosor @FranckDolosor
-
Asier Sarasua @asarasuaZe albiste ona! Xiberoan euskararen erabilera bultzatzeko telebista saioa gazteekin: bit.ly/1aYhlSb via @kazetainfo
-
Sustatu Albisteak @Sustatu"Mihia Pitz" : telebista saio bat euskararen erabilera Xiberoan... via @kazetainfo | kazeta.info/euskalherria/m… | sustatu.com/1379667249365
-
mintzanet @mintzanet"'Mihia Pitz" : telebista saio bat euskararen erabilera Xiberoan bultzatzeko". kazeta.info/euskalherria/m…
-
Oier Gorosabel @TxikillanaEmaitzia gustora ikusiko neuke ba kazeta.info/euskalherria/m…
Erantzunak kargatzen...