Sustatu logoa Teknologia albisteak

Alonsoren talde berriak staff berria izango du

bloga.tropela.net
2013-09-14 18:59

Asko ziren Alonsok BPCT enpresak eskuetan zuen beste 3 urtetarako lizentzia erostean egitura ere mantenduko zutelakoan langileen etorkizunaz poztu zirenak, baina gaurkoan El Periodico egunkarian argitaratu denez, hori ez da hala izango. Oraindik ez dago garbi zer gertatuko den hurrengo urtean kontratua duten euskal txirrindulariekin. Kontraturik ez dutenak ez dute talde berrian jarraituko eta kontratuak dituztenen kasuan kaleratze akordio baketsu bat lortzea izango litzateke Alonsoren asmoa. Aldiz, ziurtatu dezakeguna da Igor Anton eta Samuel Sanchez talde berrian izango direla, gutxienez 2014. urteko denboraldian. Jarraituko ez dutena Igor Gonzalez de Galdeano eta bere zuzendaritzako lantaldea izango da.

Guztia irakurri (bloga.tropela.net) »»

Txioak (19)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu