Teknologia albisteak

Juan San Martin beka deialdia, kazetaritza gaitzat duen ikerlana sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2013-09-03 : 12:37
Hamar urtez antolatu izan dute Juan San Martin beka Eibarko Udalak eta UEUk. Aurten, 11. edizioan, Kazetaritza da gaia, eta urriaren 11a arte dago irekita proposamenak aurkezteko epea. Beka 9.000€koa da, 18 hilabetean ikerlan bat burutzeko euskaraz.
Eibarko Udalak Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar, euskalari eta ikertzailea omentzeko, bere izena duen ikerketa-bekarako deialdia kaleratu du.

Bekaren ezaugarriak:

  • Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
  • Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da.
  • Bekaren zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.
  • Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du

Eskatzaileak:

  • Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute.
  • Beka jaso ahal izateko ezibestekoa da diplomatua, maila horretako tituloduna edo goi mailako tituloduna izatea.
  • Eskatzaileek EGA edo baliokide den titulua edo ziurtagiria izan behar dute.

Eskaerak egiteko epea eta lekua:

  • Eibarko Udalaren Herritarren Zerbitzurako Bulegoan (Pegora) 2013ko irailaren 2tik urriaren 11ra bitartean.

Informazio gehiago:

Erantzun

Sartu