Uretan bularra emateko trabak
Ekainaren 25a. Chelo Corvi Erandioko kiroldegiko igerilekuan (Bizkaia) zegoen. Bost urteko alaba txikien igerilekuan bainua hartzen ari zen bitartean, Corvi bularra ematen ari zen sei hilabeteko semeari. Hankak baino ez zituen sartuta uretan. Soroslea bertaratu, eta handik joan behar zuela esan zion. Haurrari bularra eman nahi bazion aldagelak zeuden lekura joan behar zuela azaldu zion. «Zur eta lur geratu nintzen. Oso egoera bidegabea izan zen. Behin baino gehiagotan egonda nintzen han, eta ez zidaten halakorik sekula esan», azaldu du Corvik. Erandioko kiroldegian pasatutakoa ez da uda honetan gertatutako halako kasu bakarra, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Esnearen Ligak jakinarazitakoaren arabera. «Horiek jakinik, emakumeek seme-alabei leku publikoetan bularra emateko duten eskubidea defendatu nahi dugu», aldarrikatu du Lide Azkuek, elkarteko kideak.
Txioak (11)
-
Berria.info @berriaUretan bularra emateko trabak paperekoa.berria.info/harian/2013-08…
-
Amagoia Gurrutxaga @AmagoiaGuGune publikoetan bularra emateko txoko ezkutuak ezartzearen ondorio txar bat paperekoa.berria.info/harian/2013-08…"
-
ainhoa @ainhoaeusUretan bularra emateko trabak paperekoa.berria.info/harian/2013-08… XXI. mendean... lotsagorritzeko modukoa.
-
Iraitz Madariaga @IraitzMadariagaIgerilekuetan bularra emotia galarazten, #YaEdozer paperekoa.berria.info/harian/2013-08…
-
Sustatu Albisteak @SustatuUretan bularra emateko trabak via @berria | paperekoa.berria.info/harian/2013-08… | sustatu.com/1376652878640
Erantzunak kargatzen...