Zierbenak birrindu du gehien bere kostaldea Bizkai-Gipuzkoetan
2013-08-08 19:31
Zierbena eta Muskiz dira Bizkai-Gipuzkoetako kostaldearen gune beltzenak, Greenpeacen 2013ko Destrucción a toda costa txostenak ondorioztatu duenez. Petronorren findegiak dauka horren erru nagusia, "natur balio handiko guneak eta padurak" bere industria jarduerarako eta logistakarako okupatu baititu. Bi probintzietan lurraren artifizialtze handia gertatu da 1987tik 2005era. Hain zuzen ere, porlanez estalitako edo hiritartutako natur gunearen eremua %36 handitu da Bizkaian bi hamarkadetan, eta %5 Gipuzkoan. Hain zuzen ere, kostaldeko eremu osoaren %16 dago artifizializatua Bizkaian eta %13 Gipuzkoan.
Txioak (8)
-
Berria.info @berriaZierbenak birrindu du gehien bere kostaldea Bizkai-Gipuzkoetan bit.ly/16C24BN
-
Iñaki Petxarroman @petxarromanZierbena eta Muskiz dira euskal kostaldearen benetako gune beltzak, Greenpeacen arabera. Erruduna, Petronor. @berria berria.info/albisteak/8265…
-
Urtzi Urkizu @urtziurkizuZierbena eta Muskiz dira Bizkai-Gipuzkoetako kostaldearen gune beltzenak, Greenpeacen arabera. berria.info/albisteak/8265…
-
Sustatu Albisteak @SustatuZierbenak birrindu du gehien bere kostaldea Bizkai-Gipuzkoetan via @petxarroman | berria.info/albisteak/8265… | sustatu.com/1375970515905
Erantzunak kargatzen...