Teknologia albisteak

Mintegia: Euskal gizartea, zientzia eta teknologia

Erabiltzailearen aurpegia
Elhuyar Fundazioa
2013-07-03 : 14:43
"Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegia". Horren inguruko ikerketa egin du Elhuyarrek eta emaitzen aurkezpena eta lan-saioa egingo da mintegi batean Bilbon, uztailaren 10ean. Parte-hartzea doakoa da baina izena eman behar da.
Nola ikusten ditu euskal gizarteak zientzia eta teknologia? Hori jakiteko, 2012. urtean Elhuyar Fundazioak —Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoaren Katedrarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin batera— EUSKAL HERRIKO GIZARTEAK ZIENTZIARI ETA TEKNOLOGIARI BURUZ DUEN IKUSPEGIAREN IKERKETA egin zuen. Ikerketaren helburu nagusiak hauek ziren:
  • Euskal gizarteak zientziaz eta teknologiaz 2012an zuen iritzia neurtzea eta haren diagnostikoa egitea.
  • Euskal gizarteak zientziaz eta teknologiaz duen iritziak zer bilakaera izan duen aztertzea, 2008ko datuekin alderatuta.

Azterketaren emaitzen berri emateko eta haiei buruzko hausnarketa egiteko, “EUSKAL HERRIKO GIZARTEAK ZIENTZIARI ETA TEKNOLOGIARI BURUZ DUEN IKUSPEGIA” mintegia antolatu dugu. Ikerketaren emaitzak eta haren ondorioak aurkeztuko dituzte haren egileek. Bestalde, arlo horretako beharrei eta estrategei buruz eztabaidatuko dute oarte-hartzaileek.

EGITARAUA

10:00etan “Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegia”

  • Leire Cancio Orueta, Elhuyarko zuzendari nagusia.
  • Juan Ignacio Pérez Iglesias, UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedraren zuzendaria
  • Miren Begoñe Urrutia Barandika, Eusko Jaurlaritzako Politika Zientifikoko zuzendaria

11:00etan “Zientzia eta teknologia gizartearen begietan” mintegia

EGUNA
Uztailaren 10a, asteazkena. 10:00etatik 13:00etara

TOKIA
Bizkaia Aretoa
Abandoibarra etorbidea
48009 Bilbo

NORI ZUZENDUA
Zientzia eta teknologiari buruz euskal gizarteak zer iritzi duen jakin nahi duten pertsona eta erakunde orori: ikertzaileak, zientzia- eta teknologia-museoak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, zientzia eta teknologiako hezkuntza osagarria eskaintzen duten erakundeak, komunikabideak eta abar.

HIZKUNTZA
Euskaraz eta gaztelaniaz.
IZEN-EMATEA
Parte-hartzea, doakoa (izena eman behar da).

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago