"Ez dut amore emanen", berretsi du Arrangoitzeko auzapezak
2013-06-26 14:40
Ez du gay eta lesbiana bikoterik ezkontzea onartzen Jean-Mixel Colo Arrangoitzeko (Lapurdi) auzapezak, eta postura horretan tinko jarraitzeko asmoa du: «Ez dut amore emanen». Mezu hori zabaldu zuen atzo arratsaldean, Baionako suprefetarekin egin bilkuratik atera zenean. Halere, herriko kontseilariekin erabakia adosteko asmoz, osteguna arteko epea onartu zion Frantziako Estatuaren ordezkariak. Bi gizonek osatu bikote bat ezkontzea errefusaturik du.
Txioak (4)
-
Iñaki Petxarroman @petxarromanIstiluak daude Baionan sexu berekoen ezkontzaren aldeko eta aurkakoen artean. Kolpeak eta atxilotuak izan dira. iparraldekohitza.info/2013/06/24/arr…
-
Berria.info @berriaKide antifaxista bat atzeman dute ezkontza homosexualen aldeko eta kontrakoen arteko istiluetan iparraldekohitza.info/2013/06/24/arr…
-
iparraldekohitza @IEHkohitzaArrangoitzeko auzapezak ez duela "amore emango" erran du bit.ly/10fT9Ua
-
Sustatu Albisteak @Sustatu"Ez dut amore emanen", berretsi du Arrangoitzeko auzapezak via @berria | iparraldekohitza.info/2013/06/24/arr… | sustatu.com/1372239992950
Erantzunak kargatzen...