Gari Infernu, euskarazko 'Gameplay'-en maisua
2013-06-27 10:44
Gameplay bat, bideojokoen munduan, joko baten eszena filmatzeari eta hura komentatzeari esaten zaio: beste batzuentzako gida gisa, nibelak gainditzen laguntzeko, edo balentria zehatzen bat ilustratzeko. Euskaraz, halakoak grabatu eta Youtubera igotzen dituen morroi bat badago gutxienez: Gari Infernu!
Beheko honetan, multijokalari egoera batean grabatu du jokaldia Gari Infernuk. Kasu honetan, jokalari bat baino gehiago barneratzen da, Internet bidezko konexioarekin, joko eszenario batean, eta bakoitzak bere shooter posizio propiotik dakusa borroka. Ez da bere jokatzeko era "fuertea", Gari Infernuk aitortzen duenez.
Gari Infernuren Gameplayak Euskaraz Youtuben daude eta twitterren ere jarrai dezakezue
Erantzunak kargatzen...