Sarean dago jada Berriaren Estilo Liburua
2013-06-18 13:16
Gaur arratsaldez Bilbon (Euskaltzaindiaren egoitzan) 19.30etan da aurkeztekoa Berriaren Estilo Liburuaren sareko bertsioa, baina dagoeneko sarean ikusgai dago: berria.info/estiloliburua
Zenbait atal ditu sareko Estilo Liburuak, besteak beste:- Deontologia, Berriako langileen oinarri deontologikoak,
- Interneteko idazkeraren inguruko aholku sorta (besteak beste, estekak erabiltzeko gomendatzen da biziki)
- Izendegiak (Euskal Herrikoa eta munduko herrialdeena), eta hiztegia: bilatzaile azkar baten bidez iristen da bat atal hauetako edukietara.
- Azken aldaketen berri ematen duen atal bat
- Galde-erantzunentzako atal bat (oraingoz, zalantza bat argituta: ez da komeni erasotu erabiltzea)
Iradokizunetara irekia dago Estilo Liburua, eta baita, atalak adierazten duen bezala, galderak argitzera. Horretarako metodoa, formulario hau dela ematen du.
Erantzunak kargatzen...