Datuak arakatzen denbora emango zuen Evans-ek, eta suposatuko dugu fidatzeko modukoak aurkitu dituela. Hori hala bada, Internetera konekaturiko gailuen panorama eta, beste era batean esanda, konputazio gaitasuna duten gailuen panorama erradikalki ari da aldatzen, oso azkar gainera. Hiru urtean irauli den egoera bat da, eta hurrengo urteetan areagotuko den joera.
Esate baterako, PC merkatua, mahaigaineko ordenagailuena, eta baita eramangarriena, geldi dago. Grafiko honek erakusten du jendea ze gailu berri ari den erosten une honetan: tabletak.
Baina tableten gorakada, ez da ezer, smartphone edo telefono adimentsuekin alderatuta.
Tablet eta telefono hauek dira, beraz, konputaziorako eta Internetera konektatua egoteko tresna nagusiak. Eta gailu hauetan, bi sistema eragile nagusitu dira: iOS Apple markakoetan, eta Googlek zabaldutako Android gainerako askotan. Dena den, Android diogunean, enpresen ekosisteman, etxe jakin batek dominatzen du merkatua, Samsung. Hortaz, konputazio/nabegazio modu berri honen negozioa, une honetan Samsung eta Apple-ren artean dago zatituta.
Eta horrekin batera, Microsoft-en gainbehera irrelebantziaraino. Gailuen sistema eragileen dominazioan; %90etik jaitsi da bat-batean, hiruzpalau urtean.
Etorkizunera begira, joera honek jarraituko du. Munduko populazio alfabetatuan pertsona gehienek smartphone bat izango dugu 4 urte barru, ez da aurreikusten PCen kuota handituko denik, baina bai ordea tabletena.
Erantzun
Sartu