Gif mugikorren hiru Tumblr euskaldun
2013-06-12 10:41
Izkinetik, euskara irakaslearen gora-beherak deskribatzeko sortua da. Adibidez:
Ikasleak, klasean nahiz azterketan, idazlanaren gaia irakurri ondoan, lanean hasten direnean

Gai-jartzailea zarenean, uste dugu Josu Goikoetxeak elikatzen duela. Honek adierazten ditu bertso-saioetako gai-jartzaile baten komeriak. Adibidez:
"Jarri ezin duzun gai bat bururatzen zaizunean."
Erdaraz halako mordo bat daude. Hona, Interneteko saltsetan lan egiten dutenen artean popularra den bat, The Coding Love.
Nola sortu hauek? Hemen gida bat, Youtubetik bideo bat aukeratu eta Gimp tresna librearekin gif animatua sortu arteko prozesua ingelesez azaltzen duena.
Eguneraketa: Egile bat aipatu dugu gorago, baina jakin dugu Izkinetik Bea Salaberrik egiten duela, eta Abertzalea Zarenean euskara ikasten ari den ikasle batek.

Erantzunak kargatzen...