Sustatu logoa Teknologia albisteak

Korsikeraren koofizialtasuna onartu ondoren

kazeta.info
2013-05-19 12:02

Korsikako lurralde Asanblean frantsesa eta korsikeraren koofizializazioa onartua izan zen ostiral gauean gehiengo zabalarekin. 36 bozka izan ziren alde, 11 abstentzio eta 4 parlamentari ez ziren bozkara agertu. Alde bozkatuko zuten alderdi independentista eta autonomistetako kideek, eskuineko parlamentari batek eta ezkerreko gehiengoa, sozialistak barne. Ezker errepublikarrak eta eskuineko parlamentariek ez zuten bozkatu. Eneritz Zabaleta unibertsitateko ikerlariak korsikar hizkuntzaren koofizialtasunak legalki izan ditzakeen ondorioak edo ondorio ezak azaldu ditu, baita Euskal Herrira ekarriz euskararekiko izaten ahal dituen eraginak ere azaldu ditu.

Guztia irakurri (kazeta.info) »»

Txioak (14)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu