Teknologia albisteak

Ertzaintza Ondarroan da, #herriharresia husteko eta Urtza Alkorta atxilotzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2013-05-15 : 09:29

Goizaldeko 6ak inguruan irten dute Iurretatik ertzainek eta harrezkero turruna eta mugimendua Ondarroako #herriharresian. Dagoeneko Ondarroan dago ertzaintza, dozenaka. Zubia jendez lepo. Albistea zuzenean era jarrai daiteke hainbat lekutan, besteak beste Argian edo info7 irratian. Lea-artibaiko Hitza ere streamming bidez ari da gertakariak emititzen (arazotxo batzuekin).


Live Video app for Facebook by Ustream
Zubian bertan eta inguruan hainbat lagun informatzen eta gertakariak bertatik bertara zabaltzen. Gehienbat Twitter bidez. #resistondarru TT bihurtu da Espainia mailan eta une honetan #resistUrtza da traolarik erabiliena.




Eta hauxe Urtza Alkortaren azkenengo mezua, goizaldean, Ertzaintzaren etorrera baino lehenxeago.

Erantzun

Sartu