Atez ateko bilketa baztertu eta hondakinen %70 birziklatzea erabaki du Azpeitiko Udalak
2013-05-08 21:36
Atez atekoa ez jartzea erabaki du Azpeitiko Udalak (Gipuzkoa). Atzo egin zuen osoko batzarrean hartu zuen erabakia. Iazko otsailean atez ateko bilketa jartzeko asmoa agertu zuen 34 udaletako bat izan zen Azpeitikoa. Orain, atzera egin du Bilduk; EAJ eta H1en botoekin bat egin zuen atzo, hondakinak edukiontzien bidez jasotzen jarraitzeko. Hala ere, hiru alderdiek adostu dute, testu berean, hondakinen %70 modu selektiboan biltzera iristeko helburua. Birziklatze tasa horretara nola iritsiko diren ez dute zehaztu oraingoz. Aztertzen ari dira herritarrek birziklatzen duten edo ez nola kontrolatu; txipa izango duten edukiontziak erabiltzea aztertzen ari dira, besteak beste.
Txioak (19)
-
Berria.info @berriaAtez ateko bilketa baztertu eta hondakinen %70 birziklatzea erabaki du Azpeitiko Udalak bit.ly/ZH9WMq
-
Iñaki Petxarroman @petxarromanAtentzioa ematen du atez atekoa baztertzea eta %70 birziklatzea bermatuko duen sistema aipatzea, nola zehaztu gabe. berria.info/albisteak/7921…Getxotik_aske mikelarregi Aittola2 Nereauranga sergitxipi xabiermikel kirkila IbanAsenjo MARMOTIE lazkaozzolatzprat @olatzprat@petxarroman askoren eko-kontzientzia ikusita argi dago kopuru horretara iristeko "derrigortzea" beharrezkoa izango dela... nola bestela?olatzprat @olatzprat@petxarroman atez atekoa onartzen ez dutenek onartuko al dute bada txip-a? enfin.Joseba Alberdi @Aittola2Sergio Prim @judetwiter@petxarroman Asko aurreratuko luke bilduk berak bermatuko balu inperfektoa den sistema horren bideragarritasuna...jendartea mobilizatuz.Sergio Prim @judetwiter@olatzprat Ez,bñ bere gezurraren aurrean jarriko dituzu jarrera malgu ta irekia izanda.Zure jendea hortara jarri eta besteak nabarmen utziazArantzazu Muñoa @amunoa@olatzprat @petxarroman Lazkaon aspaldian dago organikoaren edukiontzia txiparekin eta ez dute lortu %43 baino gehiago gaika sailkatzea
-
Sustatu Albisteak @SustatuAtez ateko bilketa baztertu eta hondakinen %70 birziklatzea era... via @berria | berria.info/albisteak/7921… | sustatu.com/1368032097613
Erantzunak kargatzen...