Visualizing Palestine proiektuak justizia soziala aldarrikatzen du, horretarako hainbat arlo eta eremutako adituen parte-hartzea uztartuz: komunikazioa, teknologia, diseinua eta gizarte zientziak. Datu estatistikoak modu bisual batean erakutsiz, israeldarren okupazioak eragiten duten errealitatea bistaratu nahi dute.
Goian duzun infografia da Visualizing Palestine proiektuko infogrametako bat. Beste hainbat ere aurkituko dituzu euren webgunean. Beiruten, Ammanen eta Ramallahn bertan bizi diren hainbat diseinatzailek, ikerlarik eta arkitektok bultzaturiko proiektua da eta Palestinan gertatzen ari denaren "errelatoa" egin nahi dute, horretarako datu estatistikoak modu grafikoak islatuz eta banatuz.
Datu guztiak Nazio Batuen Erakundetik eta Amnistia Internazionaletik hartzen dituzte, Palestinan bertan jasotakoekin batera. Infografia hauekin Palestinan gertatzen ari den injustizia azaleratu eta zabaldu nahi dute.
Oraingoz Israel eta Palestina izan dituzte euren proiektuaren ardatz, baina egitasmoa zabalagoa da (Visualizing Injustice), eta beste herrialde batzuetako datuak argitaratzekotan ere badira (besteak beste, Irak eta Siria).
Hona hemen beste pare bat infografia aski argigarri:
Erantzun
Sartu