Katalana eta aragoiera babesik gabe geratuko dira Aragoin
Katalana eta aragoiera babesik gabe geratuko dira aste honetan. Ostegunean izango da bozketa Aragoiko Gorteetan, PP alderdiak bultzaturiko lege berria onartzeko. PP beraren eta PAR alderdiaren babesarekin onartuko da. Lege berriak ezabatu egingo ditu Aragoiko mapatik aragoiko hizkuntza bera, eta baita Aragoi ekialdean (Franja de Ponent) mintzo den katalana ere. Administrazioaren babes guztia kenduko zaie, aurreko Hizkuntzen Legea deuseztatuz. Hori gutxi balitz, hizkuntzen izena bera ere aldatu egingo da, eufemismo harrigarriekin ordezkatuz: katalana LAPAO bilakatuko da (lengua aragonesa propia del área oriental), eta aragoiera LAPAPYP (lengua aragonesa propia de las áreas pirenaica y prepirenaica).
Jatorrizko albiste osoa katalanez Vilaweb webgunean.
Txioak (15)
-
Axier Lopez @axierLKatalanera eta aragoiera aste honetan babesik gabe utziko dituzte Aragoiko PP eta Partido Aragones alderdiek bit.ly/10d7g8p @VilaWebDraza Mihailovitx @Drazmihailovitx
-
Aritz Galarraga @aritzgalarragaBREAKING NEWS: bi hizkuntza berri jaioko dira ostegunean #LAPAO #LAPAPYP vilaweb.cat/noticia/411214…
-
Sustatu Albisteak @SustatuKatalana eta aragoiera babesik gabe geratuko dira Aragoin via @axierL | vilaweb.cat/noticia/411214… | sustatu.com/1367834370615
-
mintzanet @mintzanet"Katalana eta aragoiera babesik gabe geratuko dira Aragoin". vilaweb.cat/noticia/411214… @Sustatu
Erantzunak kargatzen...