MindMeld: trepetatxo guztiak adi-adi entzuten uneoro, ea zer esaten ari zaren
2013-05-06 12:12
Expect Labs Kaliforniako enpresa txiki bat da, 2011n sortutakoa. Azken bolada honetan dirutza jasotzen ari da teknologiako erraldoien partetik. Bertan inbertitu duten azkenak Intel, Samsung eta Telefónica dira. Enpresa sortu berria MindMeld garatzen ari da, “anticipatory computing” (‘aurreikuspen konputazioa’-edo) deritzon teknologia berri baten lehen urratsa. MindMeld proiektuaren helburua teknologiak garatzea da, gureelkarrizketak entzun, denbora errealean aztertu eta haietan oinarrituta informazioa ekoizteko, erabiltzaileok informazio eskaerarik egin beharrik gabe. Badirudi Intelek eta Samsungek interes berezia dutela teknologia horietan.
Txioak (21)
-
Joxe Rojas @joxeEgun on. Zer moduz konspiranoia hori? teknopata.net/2013/05/mindme…GoiHata @GoiHata@joxe Euskaraz egiteak oraingoz espioitza lana zailtzen du. Artikulu interesgarria. bit.ly/Yp5ch4Irrien Lagunak Kluba @irrienlagunak@joxe bikotearekin xextra izanez gero mugikorrean kaixomaitia.com eko publia jasotzeko aukera... Mwahahahaha! #konspiranoia
-
Sustatu Albisteak @SustatuMindMeld: trepetatxo guztiak adi-adi entzuten uneoro, ea zer es... via @joxe | teknopata.net/2013/05/mindme… | sustatu.com/1367824352845
-
Joxe Rojas @joxe[teknopata-eu] MindMeld: trepetatxo guztiak adi-adi entzuten uneoro, ea zer esaten ari zaren bit.ly/13nGtKQ
-
Txopi @TxopiAurreikuspen konputazioak merezi du? bit.ly/13nGtKQ
Erantzunak kargatzen...