Jesus, Maria eta Orwell
Abiatu zen polemika asteazkenean, Telecinco kateko Gran Hermano programaren 14. aldiaren barruan. Armiarma sareak begiratu eta genitalak ukitzeaz gainera, probak egin behar izaten dituzte zulo izkina hartan, eta, hara, zein iraultzaileak, giltzapetuentzako gauzak pilatzeko escrache bat egitea zen egun hartakoa. Horren aurretik, ordea, beren bizi hitsetan zapaldutako manifestazioei buruzko hitz aspertuan aritu ziren hainbat biztanle, batek esan zuen arte: «Ni soilik joan naiz ETAren itzulera eskatzen zuen batera». Hitz egin aurretik pentsatzea komeni baita, garaiz mihiari kosk egin ez dionaren aurpegia jarri zitzaion. Barkatu, barkatu, barkatu. Txantxa zen. Beranduegi. Esaldia jada mundu errealean zen, sare sozialetan, gero eta hanpatuago.
Txioak (20)
-
Aritz Galarraga @aritzgalarragaEkografia - Jesus, Maria eta Orwell: berria.info/blogak/ekograf…anamenabar jklakasta Pellomik berria nochupeslanariz DenisUgarte ainaducky samuraitasuna tziba13 landerabr rekubrik Akerbtx 0lapiceroJon Arriaga @itxizabalikNiri ere GH ez emititzea gustatuko litzaidake, baina jendeak ikusteari utzi diolako. "Ixteko" eskaerak arriskutsuak dira @aritzgalarraga ;-)Jon Arriaga @itxizabalikEuskaldunok ondo dakigu zerbait "ixtearen" eskaera (ironikoki, brometan ala benetan izan) arriskutsua dela oso @aritzgalarraga ;-) (1/2)Jon Arriaga @itxizabalikArrautza ala oiloaren sorkuntza bizkortiagoaren paradigmaren aurrean gaude @aritzgalarraga: T5 ala ikusleak dira errudunak? Ikusleak! (2/2)
-
Idurre Eskisabel @idurreskiBa esaktamente horixe: Jesus, Maria eta Orwell! berria.info/blogak/ekograf… Bide batez, non ateratzen die letrei punta @aritzgalarraga k?
-
aitor urkola @aldapan#GranHermano saioa legez kanporatu dezatela eskatzen dugu, ETAren apologia egiteagatik!! @aritzgalarraga berria.info/blogak/ekograf…
Erantzunak kargatzen...