Euskal Herri osoko 70 lagun arituko dira transmisioari buruzko mintegian
2013-05-03 15:00
Euskararen erabilpena bermatzeko, transmisioa funtsezkoa da. Argi dute hori Eta Kitto! Euskara Elkartean eta horregatik antolatu dute euskararen transmisioari buruzko mintegia, hirugarren urtez jarraian. Eibarko Portalea kultur etxean ospatuko da datorren asteartean, maiatzak 7, egun osoan zehar, eta Euskal Herriko leku guztietatik etorriko dira partehartzaileek. «Nafarroatik datoz, Iparraldetik, eta hurbilagotik ere bai» azpimarratu zuen atzo Ainara Labado antolatzaileetako batek. Guztira 70 bat pertsona izango dira euskararen transmisioari buruz egiten ari diren lanak bertan ezagutuko dituztenak.
Txioak (11)
-
Asier Mendizabal @asarasua"Euskal Herri osoko 70 lagun arituko dira transmisioari buruzko mintegian Eibarren" (El Correo-n; eta euskaraz!): bit.ly/110Y4LEMuga-EibartarraNaiz @EibartarraNaiz
-
Ahotsak.com @ahotsakEuskal Herri osoko 70 lagun arituko dira transmisioari buruzko mintegian. Izena emateko azken eguna gaur: bit.ly/110Y4LE
-
Sustatu Albisteak @SustatuEuskal Herri osoko 70 lagun arituko dira transmisioari buruzko ... via @asarasua | elcorreo.com/vizcaya/v/2013… | sustatu.com/1367577917747
Erantzunak kargatzen...