Bihar, ostirala, #amarenAbizena zure Twitterreko profilean
Athleticeko jokalariek eman dute lehenengo urratsa: bihar Vigon Celtaren aurka jokatu behar duten partidan, amaren abizena erakutsiko dute euren kamisetan, eskuarki erabiltzen duten aitarenaren ordez. Euskal tuiterlari talde batek sarera ere eraman du ideia: bihar (ostirala, maiatzaren 3a), Twitterreko profilean amaren abizena jartzeko deialdia egin du. Bihar, denok, #amarenAbizena.
@euskaljakintza Eh!!! Eta egiten badugu? Bihar Twiterreko gure izenetan amaren abizena jarri? Ze iruditzen? #liada @izparringia @berria
— Jozulin (@jozulin) 2013 maiatza 2
Jozulinek eta Maite Goñik gidaturiko komandoak egin du deialdia gaur arratsalde-iluntzean. Athleticeko jokalarien antzera, Twitterrera zabaldu nahi izan dute amaren abizena aldarrikatzeko deia.
Biharko egin dute deialdia (ostirala, maiatzak 3), eta #amarenAbizena traola ere hasi da gutxinaka zabaltzen. Umapeko joeren artean ere sartu da, euskal tuiterlarien arteko joera nagusien artean.
Hainbat tuiterlarik adierazi dute aldarriarekin bat egiten dutela, eta eurek ere amaren abizena erakutsiko dutela Twitterreko profilean, aitarenaren ordez. Horietako batzuek dagoeneko aldatu dute:
Egun hauek ospatu ez arren (364 gehiago daude horretarako) egina...#amarenabizena
— Aiert Anakabe (@aiertgoenaga) 2013 maiatza 2
Bihar, hortaz, denok #AmarenAbizena.
Erantzunak kargatzen...