Zenbat euskal tuiterlari gara? Ez euskaraz dakigunak, Twitterren euskaraz ari garenak baizik. Ehunka gutxi batzuk izango ziren duela 3-4 urte, baina gaur egun lasai asko esan genezake, gutxienez 5.500-6.500 bagarela. Umapeko datuek horixe diote, behinik behin.
Twitterrek 7 urte bete ditu berriki. 2006an jaio zen. Ziur-ziur ez dakigu nor izan zen lehenengo euskal tuiterlaria, ezta nork bidali zuen euskarazko lehenengo txioa ere, baina Sustatuk argitaratu zuenaren arabera, jakin badakigu 2007. urte hasieran, behintzat, dagoeneko bazebiltzala zenbait tuiterlari euskaraz txiokatzen: @luistxo, @eastigarraga, @teketen,@xuriken, @joxearanzabal... eta beste hainbat.
Hala ere, Twitterrek oso harrera apala izan zuen aurreneko urte haietan Euskal Herrian eta euskal komunitatean. Tuiterlariak salbuespena ziren, baita blogari eta teknofiloenen artean ere. Dena dela, gutxinaka-gutxinaka zabaltzen joan zen, eta UMAPen lehenengo bertsioa sareratu genuenean, 2010. urtean, 500 tuiterlari inguru zebiltzan euskaraz txioka.
Benetako eztanda 2011-2012 bitartean suertatu zen. Sare sozial bazterrekoa izatetik, gutxienez "ezagun" izatera igaro zen, eta 2012ko udarako UMAPek berak 3000 tuiterlari euskaldun inguru zeuzkan bere datu-basean. Ziurrenik gehixeago ere izango ziren.
Harrezkero, gorakadak ez du etenik izan eta txoritxoa gero eta ezagunagoa, gero eta egunerokoagoa bilakatu da. 2013ko urtarriletik aurrera, azpiegitura berritu genion Umapi, eta ordutik hona euskal tuiterlarien jarraipen egokiagoa egiten dihardugu. Ezin dugu esan, noski, euskarazko txio guuuztiak eta euskal tuiterlari guuuztiak jarraitzen eta detektatzen ditugunik, baina ziur gaude zatirik handiena, gutxienez, jarraitzeko gai direla gure robotak, eta erabiltzailerik aktiboenak, bederen, bai datu-basean eta baita gure rankingean ere baditugula.
Apirileko azkenengo asteko datuak aintzat hartzen baditugu, 4.237 euskal tuiterlari aktibo ditugu aste honetan Ranking-ean. Hau da, azken astean euskarazko txioren bat idatzi dutenak, eta euskaraz maiztasun minimo batekin aritzen direnak (ez bakarrik 'eskerrik asko', 'zorionak', edo 'gora erreala' diotenak). Eta azken asteotan, orotara, zerrendarako sartu-irtenekin, 4.800 inguru izan dira.
Horrek al dira guztiak, orduan? Ez. Izan ere, gure datu-basean bertan beste milaka batzuk ere jarraitzen ditugu, hautagai posibleak, nahiz eta gero Ranking publikora igarotzen ez diren, zenbait arrazoi direla eta.
Informazio gehiago: Umap.eus
Zenbat euskal tuiterlari gara? Pista gehiago @umapEU-ri buruz umap.eu/albisteak/zenb…
Adi @urtzai! gauerditik aurrera euskal tuiterlari kopuruak gora egin lezake @umapEU-rentzat... #amarenabizena
Zenbat euskal tuiterlari gara? Gure ustez 5000-6000 inguru. Horixe diote Umapen batu ditugun estatistikek: bit.ly/Yoz1k0
@TxominLAramaio @umapEU ondarrutarra baino bermeotarra eduki dut gogoan
keba, niri "besteak" bezala identifikatu dizkit :P @TxominLAramaio @umapEU @gerkoon
@gerkoon @TxominLAramaio Adibiderik? ondarrutarrez edo bermeotarrez idazten duen tuiterlariren bat(zuk)? Adb.: umap.eu/ranking/loreaa…
@aitzol @umapEU @gerkoon Nire Twiten % handi bat euskeraz dela esango nuke, ta agertzen diren emaitzak ez dakit oso fidagarriak diren!
@umapEU @TxominLAramaio holan eingo balekidot berba hartuko lekidost euskera moduen?
201ean 500 ziren euskaraz txiokatzen zutenak. Gaur gaurkoz 5000 inguru. @umapEU -en datuak dira. umap.eu/albisteak/zenb…
Zenbat euskal tuiterlari gara?: Zenbat euskal tuiterlari gara? bit.ly/12ZXta1
"@umapEU: Zenbat euskal tuiterlari gara? 5000-6000 inguru. Horixe diote Umapen batu ditugun estatistikek: bit.ly/Yoz1k0"
Zenbat euskal tuiterlari gara? via @urtzai | umap.eu/albisteak/zenb… | sustatu.com/1367489464906
Twitterren euskaraz aritzen garenak 6000 gara bataz beste. Ez zait asko iruditzen... zuri? umap.eu/albisteak/zenb… #euskerazbizinahietaezin
@joniraola Asko edo gutxi ez dakit, baina euskaldun izanda euskerazko txioen kopurua %47koa izatea, pengarri samarra da!
@aritzibanez @joniraola aupa! Gauzak argitze aldera... datu hori joan den astekoa da. Astero aldatzen da datua, baina b.b. gora doa.
@aritzibanez @joniraola jarriko dira datu gehiago eta xehetasun gehiagorekin
Zenbat euskal tuiterlari gara? umap.eu/albisteak/zenb… @umapEU(r)en bidez
@umapEU Artikulua ZuZeura ekartzeko moduan?CC? umap.eu/albisteak/zenb…
@InakiLarra Bai horixe, CC-BY-SA lizentziarekin zabaltzen dugu blogeko eduki guztia. Aurrera.
@urtzai @gerkoon @umapEU nik nire datuak hartu ditut kontuan! %66 euskaraz, %17 besteak! gaztelera, frantsesa ta ingelera sartu gabe! (1/2)
@urtzai @gerkoon @umapEU nire kalkuluetan %90 erabiltzen dut euskara! %10 gaztelera! beste hizkuntzarik apenas! horregatik duda! (2/2)
@urtzai @gerkoon @umapEU Sarritan ondarrutarrez idazten dudanez... txio guztiak ikusi beharko ditut egunen batean...
@urtzai @gerkoon @umapEU %17 hori ondarrutarra ez bada... ze letxe da ba? besteren bat sartzen da nire kontuan? ;)
@TxominLAramaio @gerkoon @umapEU 2 aukera daude. Euskara-ingelera-gaztelera nahasketak. Edota gaizki detektaturiko esaldiak.
RT @Sustatu: Zenbat euskal tuiterlari gara? via @urtzai | umap.eu/albisteak/zenb… | sustatu.com/1367489464906
5.500-6.500 dira Twitterren euskaraz ari direnak. 1)umap.eu/albisteak/zenb… @umapEU
5.000 lagun ari omen da euskaraz twitterren, @umapEU -en arabera. umap.eu/albisteak/zenb…
Erantzun
Sartu