Euskal zinemaren putzu bertutetsua
Industriarik ez duela, areto handietan estreinaldirik ezin duela egin, eta urtez urte ikusleak ere urrituz doazela: euskal zinemagintza putzu bat dela. Hori da, finean, Koldo Almandoz zinemagilearen iritzia (Donostia, 1973). Kritiko mintzo da, baina ez da negarrez ari. Kontrara. «Euskarazko zinemak daukan abantailarik handienetariko bat da beti putzuan egon dela. Lehen putzuan zegoen. Orain putzuan dago, eta epe ertainean ez da putzutik aterako. Egin behar dena da busti, eta zapaburuen modura ibili». Merkatuaz libre. Nork bere obsesioei adi. Sortzaile. Zinemara itzuli du Ramon Saizarbitoriak literaturaz egindako gogoeta. «Gauzak egin behar dira. Eta egin behar dira gustuagatik. Zinema borroka bat da». Euskarazko zinemaz mahai inguruan izan zen atzo Almandoz, Imanol Rayo zuzendariarekin batera (Arbizu, Nafarroa, 1984) Leioako EHUko Komunikazio Fakultatean (Bizkaia).
Txioak (17)
-
Patxi Saez @PatxiSaezKoldo Almandoz: «Euskarazko zinemak daukan abantailarik handienetariko bat da beti putzuan egon dela». 1)paperekoa.berria.info/plaza/2013-04-… @Koldamendia
-
Goizalde Landabaso @GoizaldeLKoldo Almandoz: Gu garagarena, eta ez gara Gales edo Flandriako zinemagaz konparatzen! Putzura salto egin behar da. paperekoa.berria.info/plaza/2013-04-…
-
Zinea.eu @Zinea_EuImanol Rayo eta Koldo Almandoz, @berria-n, zinema industriaz eta sormenaz ttiki.com/50010
-
Gontzal Agote @gonagoteRT @Zinea_Eu: Imanol Rayo eta Koldo Almandoz, @berria-n, zinema industriaz eta sormenaz ttiki.com/50010
-
Peru Olaberria @PeruOlaberriaatzoko solasaldia Imanol Rayo eta Koldo Almandoz primeran egon zen. paperekoa.berria.info/plaza/2013-04-…
-
zart! @zartkulturaAtzo solasaldiaren harira @berria-n Iñigo Astiz-ek sinatutako artikulua: "Euskal zinemaren putzu bertutetsua" paperekoa.berria.info/plaza/2013-04-…
-
Ander Barinaga-Re... @ander_baIñigo Astizek, atzoko #euskarazkozinemaz jardunaldiaren harira, gaur @berria-n idatzi duen artikulu interesgarria paperekoa.berria.info/plaza/2013-04-…
-
Sustatu Albisteak @SustatuEuskal zinemaren putzu bertutetsua via @PatxiSaez | paperekoa.berria.info/plaza/2013-04-… | sustatu.com/1367343852478
Erantzunak kargatzen...