Sustatu logoa Teknologia albisteak

Iparraldekohitza aurkeztu da

iparraldekohitza.info
2013-04-30 16:37

Aurreko ostiralean Ipar Euskal Herriko Hitzak berak aurreratu zuen moduan, gaur aurkeztu du astekariaren webgunea: Iparraldekohitza.info. 11:00etan hasi da jendaurreko aurkeztena Baionan, Elkarren. Ekitaldi irekia izan da, eta han proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte. Lehen albisteak ikusgai dira jada, tartean Lurralde Elkargoaren goi biltzarrarena eta Herri Urratsen atzoko aurkezpenarena. Horrez gain, astekariaren PDF edizioa irakurtzeko parada izango da. Pantxoa Bimboire eta Mathieu Iriart izango dira lehen bi blogariak.

Guztia irakurri (iparraldekohitza.info) »»

Txioak (37)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu