Teknologia albisteak
1

Euskalerria.org-ek bere zerbitzua etengo du

Erabiltzailearen aurpegia
Euskalerria.org
2013-04-26 : 10:48

12 urteko ibilbidea eta gero, www.euskalerria.org posta zerbitzua eta ataria desagertu egingo dira datorren astean. Bide luzea eta ederra izan da elkarrekin egindakoa, baina zailtasunak gero eta handiagoak izan dira. Horregatik, Euskalerria.org-ek bere zerbitzua etengo du datorren astean. 

Idatzi honen bidez, 12 urteko ibilbidea eta gero, www.euskalerria.org posta zerbitzua eta ataria desagertzera doazela adierazi nahi dizuegu.

Bide luzea eta ederra izan da elkarrekin egin duguna. euskalerria.org sortu zenean, helburu garbi batzuekin sortu zen, baina bat nabarmenduko genuke, sarean euskarazko eta doako zerbitzuak erabili ahal izatea, kasu honetan posta zerbitzua hain zuzen.

Urteak pasa dira, eta euskalerria.org-ek hainbat berrikuntza izan ditu. Zerbitzu ezberdinak eskaini dira bertatik, guztiak gure erabiltzaileari euskarazko zerbitzu berri eta kalitatezkoak eskaini asmoz.

Egun, Euskalerria.org-ek ezin du berak bezalako zerbitzuak eskaintzen dituzten posta zerbitzuekin lehiatu, ez zerbitzuan eta ez gaitasunean, eta gero eta zailtasun gehiago ditugu berau modu duin batean mantentzeko.

Zerbitzuan eta kalitatean sinetsi dugu urte hauetan guztietan eta hori erakusten saiatu gara. Hori horrela izanda, eta euskarazko zerbitzuak beste leku batzuetan ere aurkitu ditzakegula , gure bidean aurrera ez jarraitzea erabaki dugu.

Ondorioz, datorren maiatzaren 2an, zerbitzua bertan behera geratuko da.

Hurrengo egunetan, argibide gehiago bidaliko dizkizuegu helbidetegiak eta mezuak deskargatu nahi dituzuenontzat.

Mila esker urte guzti hauetan gure bidelagun izan zareten guztioi.

Euskalerria.org lantaldea

Erantzunak

2013-07-22 : 15:35

Mesedez helbidetegiak eta mezuak behar ditut lehengo postatik.euskalerria.orgko postako datuak behar ditut

Erantzun

Sartu