Teknologia albisteak

Zer egingo du Googlek nire datuekin hiltzen naizenean?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2013-04-12 : 15:37
Googleren produktuak erabiltzeari uzten diogunean (bai erabiltzaileak kontua hiltzen utzi duelako, edo erabiltzailea benetan hil delako), zer gertatuko da igotako informazio guztiarekin? Ba, hori konfiguratzeko aukera piztu du Googlek: Inactive Account Manager.

Googlek gero eta erabiltzaile gehiago ditu, eta Googlera igotzen dugun informazioa ere etengabe handitzen da. GMail zerbitzuko e-posta guztietaz gain, baita bere zerbitzuei lotutako beste hainbat dokumentu eta informazio ere: Youtubera igotako bideoak, gure bilaketa-historiko guztiak, argazkiak, GDoc-eko dokumentuak,... eta azken batean, urteetan zehar Googleren produktuak erabiliz sortu eta metatu dugun informazio guztia.

Eta egunen batean Googleren produktuak erabiltzeari uzten badiogu? Edo zer gertatzen da hildako erabiltzaileen kontuekin?

Googlek berriki ezarritako aukera bati esker, hori guztiori konfiguratzeko aukera ematen dizu: Inactive Account Manager. Zer gertatuko zaie zure argazki, mezu elektroniko eta dokumentuei kontua erabiltzeari uzten diozunean? Google-k zure esku uzten du aukera. Kontu inaktiboen kudeatzailea erabilita, zuk erabaki dezakezu noiz geratuko den kontua inaktibo, zer gertatuko den bertako datuekin, eta jakinarazpenak nori bidaliko zaizkion.

Data batzuk adierazi ditzakezu, eta Googlek jakinarazpenak bidaliko ditu zuk zeuk emandako aginduen arabera (nori, noiz, zer...). Ondorengo urrats batean, zure informazio guztia beste erabiltzaile bati bidaltzeko aukera dago, zure informazioa ezabatzekoa, edo Googleren esku uztekoa. Hemenditik konfiguratzen da: Inactive Account Manager.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago