Teknologia albisteak

Bi jardunaldi, ordanagailuak eta mugikorrak euskaratzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2013-04-08 : 11:38
Gure ordenagailuak, sakelekoak, tabletak euskaraz erabili ditzakegu? Bai noski! Jardunaldi honetan (Gure ordenagailu eta beste gailu batzuekin euskaraz lan egiteko funtsezko giltzarriak) dauden aukerak aurkezten saiatuko gara, aukera hoiek nola inplementatu gure ekipoetan eta azkenean eta gogoa izanez gero nola parte hartu momentu honetan aplikazioak euskaratzen dabiltzan komunitateetan. Helburua zera da: Eguneroko lanean euskara erabiltzen duten profesionalei bere informatika eta komunikazio gailuekin euskaraz lan egiteko dauden aukerak ezagutaraztea.
Beste helburu bat, Informazio eta Komunikazio Teknologien munduan dabiltzan teknikarieri ere aukera hoiek erakutsi beraien bezeroei aukera horiek ere eskeini diezaizkioten. Bereziki, pertsona hauei zuzendua dago ikastaroa: Bere eguneroko lanean euskara laneko hizkuntza moduan erabiltzen duten profesionalei, eta baita informatika eta komunikazio gaiei buruzko sostengu teknikoa ematen duten profesionalei.

Bi tokitan programatu da ikastaroa:

Bietan irakaslea Josu Orbe izango da, eta egitaraua honakoa izango da:

9:30-9:45:
Jardunaldiaren aurkezpena

9:45-10:45:
Euskaratu zure ordenagailua
1. Euskararen egoera ordenagailuetan, sakelekoetan,...
2. Nabigatu euskaraz
3. Hodeian ere euskeraz
4. Sistema eragileen egoera. Zelan ipini euskaraz? MacOSX, Windows, GNU/Linux. Posible al da?
5. Bulegotika Aplikazioak: Microsoft Office, Libreoffice.
6. Hiztegi eta zuzentzaileak.
7. Baliabideak

10:45-11:00: Kafea

11:00-12:00
Eta sakelekoetan eta tabletetan zer?
1. Sistema eragileak iOS vs Android
2. Aplikazioak
Nola lagundu dezaket?
1. Zabalik dauden proiektu batzuk
2. Adibideak

12:00-12:30 Zalantzak eta galderak

Erantzun

Sartu